AIMALA -txikitako argazkiak-

martes, 23 de octubre de 2007

1.proiektuaren hastapenak

Gaurko saioan gure blogean bideo bat nola igo ikasi dugu. Horretarako gustuko geneun bideo bat aukeratu dugu youtuben. (Gustuko baino gehiago gaiarekin ondo zetorren bat, izan ere, ikastetxe bat aztertzen ari gara momentu honetan).

Beraz, gaurko saioan bideoa igotzeaz gain, eskolako baliabide teknologikoen arduradunari egingo diogun elkarrizketa ere prestatu dugu.

Irakasleari galdetegia luzatu ondoren, gure asmoa ikasleren bati ere galdetzea da. Izan ere gure ustetan bi aldeek ikuspuntu ezberdinak izango dituzte. Modu honetan, gure ikuspegia askoz zabalagoa izango da eta ondoren burutu behar dugun lana, gure proposamena, askoz hobekiago burutu ahal izango dugu.

Bideoa

martes, 16 de octubre de 2007

EGAPE IKASTOLA

Lehenengo proiektuarekin hasteko dagoeneko aukeratu dugu zein ikastetxeetan oinarrituko garen. Agian, gero beste ikastetxeren batekin alderatuko dugu baina honen berri aurrerago emango dugu.
Guk aukeratutako eskola, Urnietako Egape Ikastola da, taldekide batek bertan ikasi eta praktikak egin dituenez, pentsatzen dugu beharrezko informazioa lortzeko baliagarria izango dela.
-aimala-

AURKEZPENA


AIMALA!!!
Gaur hasiera ematen diogu taldeka egin dugun blog honi: Aimala!
Argazkian ikus daitekeen bezala, blog honen jabeak, Ainara, Maialen eta Laura...Hortik bere izena.
Blog honetan lauhileko guztian zehar Hezkuntzari Aplikaturiko Teknologia Berrien ikasgaiari egindako zenbait lanen jarraipena ikusi ahalko duzue, zuen iritziak jasoko ditugulakoan...
Agur bero bat,
-aimala-