AIMALA -txikitako argazkiak-

miércoles, 12 de diciembre de 2007

BITAKORA

Sarean saltxeatzen genbiltzala honako artikulu hau topatu genuen.

Bitakora bat (blog edo weblog inglesez) webgune bat da, kronologikoki alderantziz antolatutako ekarpenez osatua. Ekarpenetan idatziak, argazkiak, loturak e. a. gehi daitezke eta, askotan pertsonalak badira ere, bestelakoak ere izan daitezke. Webgunea bisitatzen dutenek komentarioak gehi dakieke egile(ar)en ekarpenei interaktibitatea bideratuz. Bitakora bat oso-oso erraz egin eta mantendu daiteke eta haren kudeaketarako ez da behar inolako programa berezirik. Bitakorek erabilera zuzen eta interesgarriak izan ditzakete hezkuntza munduan.

http://www.elkarrekin.org/web/tolosarea/ webgunean IKT atalean ere lotura interesgarriak aurkituko duzu bitakoren fenomenoaren inguruan.


Goian dagoen orrialdean sartu ezkero eta bertan aipatzen duen moduan IKT atalean sakatu ezkero, informatikari buruzko terminologia ezberdinaz gain, erabilgarriak izan daitezkeen hainbat arlo badaude. Hala nola, audio eta bideo bankua, webquestak, softlibrea, internet.... eta denak daude hezkuntzarekin loturik, hau da gure gaiarrekin lotura handia gu webgune honek.
Ziur erabilera handia emango diogula! Hasteko, ipuin multimediarako dagoeneko soinu gehienak baldin baditugu ere, bertan gomendatutako orrialdetik erabiliko dugu baten bat!
-aimala-

I´M JUST A KID

Power pointean zein musika jarri erabakitzen ari gara, Dagoeneko onomatopeiak Ingelesez nola diren badakigu, eta animalien hotsak ere lortu ditugu. Orain, fondoko musika zein izan daitekeen erabakitzen ari gara. Gustuko dugun abesti bat aurkitu dugu, Simple Plan taldearena da eta aldi berean, Chicken Little pelikulako soinu banda ere. Ipuin multimedian entzuteko aukera izango duzuen arren, hemen doa aurrepaen txiki bat!

-aimala-

lunes, 10 de diciembre de 2007

WHERE IS MY MUM??

Dagoeneno egin dugu gure ipuinaren gidoia!
Beraz, orain ahotsa, soinuak eta onomatopeiak sartzeaz gain, elkarrizketa adierazten duten hainbat bokadillo ere jarri behar ditugu istorian.
Bihar horrekin hasiko gara, eta seguruenez aste honetan dexente aurreratuko dugu ipuinarekin!
Emaitza ikusteko irrikitan gaude!
-aimala-