AIMALA -txikitako argazkiak-

jueves, 29 de noviembre de 2007

PHOTOSHOP


Ipuin multimediarekin aurrera goaz, eta aldi berean, photostory erabiliaz gure proiektuak aurrera daramazkigu. Oso gustura ari gara biekin lanean, eta batez ere argazkiak ari gara erabiltzen bietan. Aitortu beharra daukagu, argazkilaritzara nahiko zaletuak garela eta izugarri gustatzen zaigula hauekin probak egitea. Gainera, emaitza gure nahietara egokitu dadin, Photoshop-a erabiltzen ari gara. Gizartean nahiko ezaguna den programa da, baina orain arte ez genuen asko erabili. Baina, argazkiak moztu behar genituenez saltxeatzen hasi eta gauzatxo ezberdinak ari gara ikasten, gure lanerako erabat erabilgarriak. Ziur gaude, emaitza politak lortzeaz gain photoshopeko gauza pila ikasiko ditugula ikasgaia bukatzerako.
-aimala-

miércoles, 28 de noviembre de 2007

IPUINA-rekin AURRERA ETA ATZERA!!

Beste klase bat ipuin multimendian murgiltzeko, gogoz jarraitzen dugu lanean eta gure lanari itxura on bat emateko jada hasi gara Photoshop programa erabiltzen, ez gara oso iaioak baina moldatzeko gai gara. Lan dexente dakar irudi bakoitza mozten eta gure gustuko tokian jartzen baina pixkanaka gure motibazio eta gogoei esker lan politt bat egingo dugulakoan gaude.

Oraindik klase dexente falta zaizkigu lana bukatutzat emateko baina esan beharra daukagu ideiak barra barra ditugula eta horrek asko errazten digula ipuina aurrera eramaten eta behar bezalako Ipuin Multimedia osatzen, beraz, hurrengo astean gehio eta hobea.

-aimala-

martes, 27 de noviembre de 2007

BLOGa

Ikusten den bezala, gure blog-a pixkanaka ari da itsura hartzen. Egia esan hasiera batean ez genekien hainbeste gauza egin zitekeenik, bain internetet kuxkuseatu ostean konturatu gara mila gauza sartu daitezkeela bertan.
Egia esan osagarri guztiak gure proiektuarekin lotu nahi izan ditugu. Hala nola, PhotoStory bidez egingo dugun lanean erabiliko ditugun argazkiekin koadro animatu bat osatu dugu, eta lan berdineko abesti baten letrak ere ipini ditugu.
Gure lanekin lotura duten gauzatxoez gain, blog-a apaintzea helburu duten elementu batzuk ere ipini ditugu: ordularia, lava lamp-a, e.a Gure asmoa blogean musika ipintzea da, baina oraindik ez dakigu oso ondo nola ipini.
Honi guztiari gehitu behar diogu, oso gustora ari garela bloga osatzen. Espero dugu, gai hau bukatzean ere blogarekin jarraituko dugula. Oraindik ere, egunero ikusten gara eta agian ez diogu erabilera asko emango, baina ziur, hurrengo ikasturtean bakoitza bere aldetik ibiliko dela, gure kontuak elkarbanatzeko bide ona izango dela!
-aimala-

miércoles, 21 de noviembre de 2007

GIF ANIMATUAK!!


Ipuin multimedian ari gara lanean azken egun hauetan, eta egia esan nahiko motibatuta gaude! Esan beharra daukagu hasierako ideia pixka bat aldatu dugula eta guf animatuak erabiliko ditugula gure istorioan! hor doa adibidetxo bat!

p.d: gif animatua ongi ikusi ahal izateko sakatu gainean!

-aimala-

martes, 20 de noviembre de 2007

IPUIN MULTIMEDIA

Dagoeneko hasi gara gure ipuin multemidea osatzen.
Aurreko saioan iazko ikasleen ipuin batzuk ikusi genituen eta egia esan oso oso ondo zeudela iruditu zitzaigun, gainera power pointarekin hainbeste gauza egin zitekeenik ez genuen uste.
Esan beharra dago astean informatikako bi saiorekin hasten garela orain, beraz, denbora gehiago edukiko dugu ipuin multimedia aurrera eramateko.
Gutxi gora behera erabakita daukagu nondik nora joango den gure ipuin multimedia. Lehenenik eta behin esan nahi dugu, hasierako proiektuaren ildo beretik jarraituko dugula, ahal den neurrian gure proiektuak gure espezialidadeadekin lotzea, alegia.
Oraingoan istorioa ingeleraz kontatatzeaz gain, ipuinak ikasgai txiki moduko bat ere izan dezala nahi dugu: Onomatopeiak ingeleraz nola diren erakutsi nahi diegu haurrei ipuin multimedia honen bitartez.Onomatopeiak nola idazten diren, soinuak mundu guztian berdinak baitira!

-aimala-

martes, 6 de noviembre de 2007

Gure proposamena



Aurreko klasean denbora falta izan genuela eta, ezin izan genuen blogean idatzi. Beraz, gaurko saioan lana amaitutzat eman dugunean blogean idatziko dugu gure lanaren nondik norakoak.

Joan den astean, jadanik eskolaren azterketa eginda genuen, soilik gure propasamenean pentsatu genuen, ustez lan gehien emango ziguna zela eta. idea guxti gora behera pentsatua bagenuen ere, ez zegoen guztiz erabakita.Horregatiki, irakasleari komentatu genion eta berak bere iritzia eta gure laanrekin bat zetorren artikulu bat eman zigun.

Honekin guztiarekin, lanean buru belarri hasi ginen; eskolak bilatu, tekologia berriko baliabide ezberdinak hautatu,proposamena egin...

Gu lanarekin oso gustura geratu gara, ea zer iruditzen zaizun zuri!!!

-aimala-