AIMALA -txikitako argazkiak-

miércoles, 28 de noviembre de 2007

IPUINA-rekin AURRERA ETA ATZERA!!

Beste klase bat ipuin multimendian murgiltzeko, gogoz jarraitzen dugu lanean eta gure lanari itxura on bat emateko jada hasi gara Photoshop programa erabiltzen, ez gara oso iaioak baina moldatzeko gai gara. Lan dexente dakar irudi bakoitza mozten eta gure gustuko tokian jartzen baina pixkanaka gure motibazio eta gogoei esker lan politt bat egingo dugulakoan gaude.

Oraindik klase dexente falta zaizkigu lana bukatutzat emateko baina esan beharra daukagu ideiak barra barra ditugula eta horrek asko errazten digula ipuina aurrera eramaten eta behar bezalako Ipuin Multimedia osatzen, beraz, hurrengo astean gehio eta hobea.

-aimala-

No hay comentarios: