AIMALA -txikitako argazkiak-

jueves, 29 de noviembre de 2007

PHOTOSHOP


Ipuin multimediarekin aurrera goaz, eta aldi berean, photostory erabiliaz gure proiektuak aurrera daramazkigu. Oso gustura ari gara biekin lanean, eta batez ere argazkiak ari gara erabiltzen bietan. Aitortu beharra daukagu, argazkilaritzara nahiko zaletuak garela eta izugarri gustatzen zaigula hauekin probak egitea. Gainera, emaitza gure nahietara egokitu dadin, Photoshop-a erabiltzen ari gara. Gizartean nahiko ezaguna den programa da, baina orain arte ez genuen asko erabili. Baina, argazkiak moztu behar genituenez saltxeatzen hasi eta gauzatxo ezberdinak ari gara ikasten, gure lanerako erabat erabilgarriak. Ziur gaude, emaitza politak lortzeaz gain photoshopeko gauza pila ikasiko ditugula ikasgaia bukatzerako.
-aimala-

No hay comentarios: