AIMALA -txikitako argazkiak-

martes, 27 de noviembre de 2007

BLOGa

Ikusten den bezala, gure blog-a pixkanaka ari da itsura hartzen. Egia esan hasiera batean ez genekien hainbeste gauza egin zitekeenik, bain internetet kuxkuseatu ostean konturatu gara mila gauza sartu daitezkeela bertan.
Egia esan osagarri guztiak gure proiektuarekin lotu nahi izan ditugu. Hala nola, PhotoStory bidez egingo dugun lanean erabiliko ditugun argazkiekin koadro animatu bat osatu dugu, eta lan berdineko abesti baten letrak ere ipini ditugu.
Gure lanekin lotura duten gauzatxoez gain, blog-a apaintzea helburu duten elementu batzuk ere ipini ditugu: ordularia, lava lamp-a, e.a Gure asmoa blogean musika ipintzea da, baina oraindik ez dakigu oso ondo nola ipini.
Honi guztiari gehitu behar diogu, oso gustora ari garela bloga osatzen. Espero dugu, gai hau bukatzean ere blogarekin jarraituko dugula. Oraindik ere, egunero ikusten gara eta agian ez diogu erabilera asko emango, baina ziur, hurrengo ikasturtean bakoitza bere aldetik ibiliko dela, gure kontuak elkarbanatzeko bide ona izango dela!
-aimala-

No hay comentarios: