AIMALA -txikitako argazkiak-

martes, 22 de enero de 2008

HAUSNARKETA OROKORRA

Gaur da Teknologi Berrien irakasgaiako azken klasea eta azken ondorio bat idatzi beharrean aurkitzen gara, izan ere, oso oso gustura gaude hasieratik egin dugun lanarekin.

Taldekideak ere elkarrekin oso ondo moldatu gara eta horrek asko balio du, benetan ikasi dugula ezin dugu ukatu.

Irakasleari dagokionean, laguntza handia eskaini digu eta eskerrak ematea besterik ez zaigu geratzen. Datorren urteari begira ikasi duguna erabilgarria izango delakoan gaude.

ONDO IZAN eta MUXU HANDI BAT DENENTZAT!

-aimala-

Ainara Atxaga, Maialen Mendes eta Laura Pascual

ANIMAZIOA

Teknologi berrien inguruan Movie Maker programa erabiliz buruturiko lan baten berri eman nahi dizuegu gure blog-ean. Plastika irakasgaiean egin dugu bideo txiki honen montajea, hasieran pixkat kosta bazitzaigun ere, azkenean lortu dugu ganorazko lan bat egitea.

Ea zer iruditzen zaizuen;




-aimala-

FRONTPAGE

Hauxe dugu ikasgai honetan buruturiko azken lana, denbora falta izan dela eta ezin izan dugu guztiz osatu baina tira, nahiko beteta geratu zaigula esan dezakegu eta behintzat web bat sortzeko lehen urratsak ere ikasi ditugu.

PHOTOSTORY


Aurreko astean amaiera eman genion Photostory lanari eta klasean aurkeztu ere. Lana gogotsu egin dugu eta beraz, emaitzarekin pozik gaude.


Hautazko lana da hau eta hasiera hasieratik otu zitzaigun gure argazkiekin lan egitea. Photo story programa erabiliaz sortutako bideoa da lan. Jadanik 3.mailan aurkitzen gara, eta datorren ikasturtean taldekide bakoitza non ibiliko den ez dakigunez; hiru urte hauetan taldekide, eta aldi berean lagun izan garenez, gure argazki eta batera bizi izandako hainbat momentu biltzen dituzten argazkitxo batzuekin osatutako bideoa eraiki dugu. Argazkiez gain, guretzat esanahi berezi bat duten musika erabili dugu azken emaitza lortzeko.

Uste dugu, oroigarri polita izan daitekeela eta ziur etorkizunean gaur egun bezain alai eta ilusio berarekin gogoratuko ditugula batera bizi izandako momentu hauek guztiak.

jueves, 17 de enero de 2008

IPUIN MULTIMEDIA


WHERE IS MY MUM?
Gure ipuin multimediaren helburuak, ipuina garatzen joan garen heinean aldatuz joan dira. Hasiera batean, ingelesezko onomatopeiak zeintzuk diren haurrei ezagutaraztea baldin bazen ere; horrek duen zailtasuna dela eta, azken emaitza ezberdina izan da. Etxeko animalien onomatopeiak bai landu ditugula, baina pertsonaia nagusia zoorantz abiatzen denez, bertan topatzen dituen animalien hotsak bakarrik sartu ditugu, onomatopeiak idatzi gabe.
Lehen Hezkuntzako lehengo zikloko ikasleentzat dela kontuan harturik, uste dugu atzerriko hizkuntza, Ingelera, ikasteko modu erakargarri bat izan daitekeela.Izan ere, gaur egun erabiltzen diren metodologiak ipuinetan daude oinarriturik.
Laburbilduz, gaur egun, teknologia berriek hizkuntza modu erakargarri batean lantzeko aukera eman ahal dutela frogatu dugu, gure kasuan Ingelerarekin.

domingo, 13 de enero de 2008

BILBOTIK BARRENA...


Asteazkenean Atzerrikook Bilbotik barrena ibili giñen, EiTBko egoitza berrian hain zuzen ere.
Telebista eta Irratia oso ezberdin ikusten da barrenetik, eta gustura ibili giñen irratsaioan, platoz plato, erredakzioa ikusten, kabina ezberdinak eta baita dituzten teknologia berria guztiei begira ere!
Gainera argazki pila atera genituen! Hementxe adibidetxo bat: teleberriko platoan, hain zuzen ere.
-aimala-

miércoles, 12 de diciembre de 2007

BITAKORA

Sarean saltxeatzen genbiltzala honako artikulu hau topatu genuen.

Bitakora bat (blog edo weblog inglesez) webgune bat da, kronologikoki alderantziz antolatutako ekarpenez osatua. Ekarpenetan idatziak, argazkiak, loturak e. a. gehi daitezke eta, askotan pertsonalak badira ere, bestelakoak ere izan daitezke. Webgunea bisitatzen dutenek komentarioak gehi dakieke egile(ar)en ekarpenei interaktibitatea bideratuz. Bitakora bat oso-oso erraz egin eta mantendu daiteke eta haren kudeaketarako ez da behar inolako programa berezirik. Bitakorek erabilera zuzen eta interesgarriak izan ditzakete hezkuntza munduan.

http://www.elkarrekin.org/web/tolosarea/ webgunean IKT atalean ere lotura interesgarriak aurkituko duzu bitakoren fenomenoaren inguruan.


Goian dagoen orrialdean sartu ezkero eta bertan aipatzen duen moduan IKT atalean sakatu ezkero, informatikari buruzko terminologia ezberdinaz gain, erabilgarriak izan daitezkeen hainbat arlo badaude. Hala nola, audio eta bideo bankua, webquestak, softlibrea, internet.... eta denak daude hezkuntzarekin loturik, hau da gure gaiarrekin lotura handia gu webgune honek.
Ziur erabilera handia emango diogula! Hasteko, ipuin multimediarako dagoeneko soinu gehienak baldin baditugu ere, bertan gomendatutako orrialdetik erabiliko dugu baten bat!
-aimala-