AIMALA -txikitako argazkiak-

jueves, 17 de enero de 2008

IPUIN MULTIMEDIA


WHERE IS MY MUM?
Gure ipuin multimediaren helburuak, ipuina garatzen joan garen heinean aldatuz joan dira. Hasiera batean, ingelesezko onomatopeiak zeintzuk diren haurrei ezagutaraztea baldin bazen ere; horrek duen zailtasuna dela eta, azken emaitza ezberdina izan da. Etxeko animalien onomatopeiak bai landu ditugula, baina pertsonaia nagusia zoorantz abiatzen denez, bertan topatzen dituen animalien hotsak bakarrik sartu ditugu, onomatopeiak idatzi gabe.
Lehen Hezkuntzako lehengo zikloko ikasleentzat dela kontuan harturik, uste dugu atzerriko hizkuntza, Ingelera, ikasteko modu erakargarri bat izan daitekeela.Izan ere, gaur egun erabiltzen diren metodologiak ipuinetan daude oinarriturik.
Laburbilduz, gaur egun, teknologia berriek hizkuntza modu erakargarri batean lantzeko aukera eman ahal dutela frogatu dugu, gure kasuan Ingelerarekin.

No hay comentarios: