AIMALA -txikitako argazkiak-

martes, 22 de enero de 2008

PHOTOSTORY


Aurreko astean amaiera eman genion Photostory lanari eta klasean aurkeztu ere. Lana gogotsu egin dugu eta beraz, emaitzarekin pozik gaude.


Hautazko lana da hau eta hasiera hasieratik otu zitzaigun gure argazkiekin lan egitea. Photo story programa erabiliaz sortutako bideoa da lan. Jadanik 3.mailan aurkitzen gara, eta datorren ikasturtean taldekide bakoitza non ibiliko den ez dakigunez; hiru urte hauetan taldekide, eta aldi berean lagun izan garenez, gure argazki eta batera bizi izandako hainbat momentu biltzen dituzten argazkitxo batzuekin osatutako bideoa eraiki dugu. Argazkiez gain, guretzat esanahi berezi bat duten musika erabili dugu azken emaitza lortzeko.

Uste dugu, oroigarri polita izan daitekeela eta ziur etorkizunean gaur egun bezain alai eta ilusio berarekin gogoratuko ditugula batera bizi izandako momentu hauek guztiak.

No hay comentarios: