AIMALA -txikitako argazkiak-

miércoles, 12 de diciembre de 2007

BITAKORA

Sarean saltxeatzen genbiltzala honako artikulu hau topatu genuen.

Bitakora bat (blog edo weblog inglesez) webgune bat da, kronologikoki alderantziz antolatutako ekarpenez osatua. Ekarpenetan idatziak, argazkiak, loturak e. a. gehi daitezke eta, askotan pertsonalak badira ere, bestelakoak ere izan daitezke. Webgunea bisitatzen dutenek komentarioak gehi dakieke egile(ar)en ekarpenei interaktibitatea bideratuz. Bitakora bat oso-oso erraz egin eta mantendu daiteke eta haren kudeaketarako ez da behar inolako programa berezirik. Bitakorek erabilera zuzen eta interesgarriak izan ditzakete hezkuntza munduan.

http://www.elkarrekin.org/web/tolosarea/ webgunean IKT atalean ere lotura interesgarriak aurkituko duzu bitakoren fenomenoaren inguruan.


Goian dagoen orrialdean sartu ezkero eta bertan aipatzen duen moduan IKT atalean sakatu ezkero, informatikari buruzko terminologia ezberdinaz gain, erabilgarriak izan daitezkeen hainbat arlo badaude. Hala nola, audio eta bideo bankua, webquestak, softlibrea, internet.... eta denak daude hezkuntzarekin loturik, hau da gure gaiarrekin lotura handia gu webgune honek.
Ziur erabilera handia emango diogula! Hasteko, ipuin multimediarako dagoeneko soinu gehienak baldin baditugu ere, bertan gomendatutako orrialdetik erabiliko dugu baten bat!
-aimala-

No hay comentarios: