AIMALA -txikitako argazkiak-

martes, 20 de noviembre de 2007

IPUIN MULTIMEDIA

Dagoeneko hasi gara gure ipuin multemidea osatzen.
Aurreko saioan iazko ikasleen ipuin batzuk ikusi genituen eta egia esan oso oso ondo zeudela iruditu zitzaigun, gainera power pointarekin hainbeste gauza egin zitekeenik ez genuen uste.
Esan beharra dago astean informatikako bi saiorekin hasten garela orain, beraz, denbora gehiago edukiko dugu ipuin multimedia aurrera eramateko.
Gutxi gora behera erabakita daukagu nondik nora joango den gure ipuin multimedia. Lehenenik eta behin esan nahi dugu, hasierako proiektuaren ildo beretik jarraituko dugula, ahal den neurrian gure proiektuak gure espezialidadeadekin lotzea, alegia.
Oraingoan istorioa ingeleraz kontatatzeaz gain, ipuinak ikasgai txiki moduko bat ere izan dezala nahi dugu: Onomatopeiak ingeleraz nola diren erakutsi nahi diegu haurrei ipuin multimedia honen bitartez.Onomatopeiak nola idazten diren, soinuak mundu guztian berdinak baitira!

-aimala-

No hay comentarios: