AIMALA -txikitako argazkiak-

martes, 23 de octubre de 2007

1.proiektuaren hastapenak

Gaurko saioan gure blogean bideo bat nola igo ikasi dugu. Horretarako gustuko geneun bideo bat aukeratu dugu youtuben. (Gustuko baino gehiago gaiarekin ondo zetorren bat, izan ere, ikastetxe bat aztertzen ari gara momentu honetan).

Beraz, gaurko saioan bideoa igotzeaz gain, eskolako baliabide teknologikoen arduradunari egingo diogun elkarrizketa ere prestatu dugu.

Irakasleari galdetegia luzatu ondoren, gure asmoa ikasleren bati ere galdetzea da. Izan ere gure ustetan bi aldeek ikuspuntu ezberdinak izango dituzte. Modu honetan, gure ikuspegia askoz zabalagoa izango da eta ondoren burutu behar dugun lana, gure proposamena, askoz hobekiago burutu ahal izango dugu.

No hay comentarios: